Euskal Herriko sagardoa XVIgarren mendean

0

Igartu baserri museoa

Sagardoa ekoiztu duten herriei lotutako arbasoen edaria da, Gipuzkoa eta Asturias lekuko. Igartu baserri museoa bisitatu dugu Ezkio-Itsason, Gipuzkoako probintzian, Donostitik orduerdi baino gutxiagora. Inguruan Arizkuneko (Nafarroa) Gamioxarrea baserriarekin batera dolare bat martxan duen baserrietako bat.

Aritz egurrez eraikitako baserri hau bisitatzen, denboran atzera egiten dugu eta XVIgarren mendean nola bizi ziren sentitu dezakegu eta garai haietan sagardoa nola egiten zuten ere. Sagardoa ain zen garrantzitsu, baserria bere inguruan eraikitzen zela. Lehendabizi tolarea eraikitzen zen eta gero baserria bere inguruan. Elikadurarekiko garrantziaz gain, garaiko itsasontziak ornitzea zen veste helburuetako bat. Gogora dezagun euskal marinelak zirela eskorbutoa pairatzen ez zuten bakarrak – horrek askosez beldulgarriago eginaz – eta gaur egun badakigu sotoetan zeramaten sagardoagatik zela, C bitamina duena eta gaisotasun horretaz salbu mantentzen zituena.

IMG_20141012_121555IMG_20141012_164649

 

Antzinako baserriek normalean bi solairu izaten zituzten. Behekoa bizileku eta animalien ikuilu izaten zen eta goikoa tolare eta artoa lehortzeko biltegi izaten zen; artoa garai haietako euskaldunen elikaduran veste produktu garrantzizko bat zen. Sagarra zapaltzeko erabiltzen zen tolarea (errexil bezelako bertako barietate garratza beste batzuen artean) eskuz eragiten zen beheko solairutik. Goiko solairuan, maseran, sagarrak iraultzen ziren, txikitu, bildu eta pisua jasan arazten ehun kilo arteko egurren bitartez. Horren ondoren zukua ateratzen hasten zen eta tolareak presio maximoa eragiten zuen “urre likidoa” beheko solairura erortzen zen bitartean lurreko txulo txiki batetik upel batean jasoa izateko. Prozesu honek baserriko estruktura osoa mugi arazten zuen, garai haietako euskal familientzako elikagai honek zuen garrantziaren metafora gisa…

Link interesgarria:

www.igartubeitibaserria.net

image_preview

Share.

Leave A Reply