Bezeroaren esperientzia Azurmendin

1
Berta del Barrio
 
Zoriontasuna amestutako momentuak baino lehen ematen den hori dela esan oi da. Azurmendiren mailako jatetxe gastronomiko bat bisitatzeko erabakia hartzen dugunean bertan, hasten da sortzen ikusmina eta aldez aurretiko joera positiboa. Gozatuko dugun jai gastronomikoa eta oraingo honetan asmatu dugunaren bizipena gure barnean hazten hasten dira.

Eneko Atxa eta Larrabetzuko (Bizkaia) bere taldearen kasuan, telefonoz deitzen dugun momentuan bertan hasten dira gurekiko arreta samur eta sentikorrak. Eskaintzen dituzten bi menuen artean ez dugunez aurretik aukeratzeko beharrik, momentuan bertan hartu dezakegu erabakia eta gainera egonaldian zer hizkuntzatan tratatua izan nahi dugun aukera dezakegu, baita euskaraz ere.

Azurmendi jatetxea Bilboko aireportutik eta Guggenheim-etik oso gertu kokatzen da, Donostiatik ordu eskas batetara. Iritsierak gozatuko dugun ohiz kanpoko esperientzia aurreikusten digu. Euskal Herriko ingurune natural batean, mendiz eta baserriz inguraturik aurkitzen da egundoko jatetxea. Lursaila familiako txakolinerako bodegarekin eta ekitaldi eta menu motz eta informalagoa emateko instalakuntzekin partekatzen du. Bere gertuko inguruarekin lotura mantentzeko Enekoren apustuaren erakusle da; diru edo denbora kontuak medio direla bere jatetxe gastronomikoaz gozatzeko aukerarik ez dutenekin lotura mantentzeko apustua.

Jatetxearen sarreran, bezeroa era ameslari batean eraikitako eraikuntza batean sartzen da, gure inguruan gutxi ikusten de horietakoa, beste gauza batzuen artean energia geotermikoa erabiltzen duena, bere asmoen erakusle.

Oraindik Azurmendiz gozatzeko aukera izan ez duzuenoi han jasoko dituzuen ezustekoak zapuztu nahi ez dizkizuegun arren, bai goraipatu nahi dugu bezeroak bertan jasotzeko imajinatu duten ongi etorri original, sentikor eta zaindutakoa. Bizi eta kontatzeko esperientzia.

Pertsona eta denbora organizazio konplexu batek posible egiten du bezeroa iritsi bezain laster, Azurmendin sakonki sustraitutako I+G gunean sartzea – gune benetan ezohikoa- ezustekoz betetako joko batean parte hartuz eta inguruneak eskainitako parajeaz maiteminduz. Handik berriro joango dira jatetxearen sarrerara beste ukitu abegitsu batez gozatzera, azkenik mahian eseri eta beraien esku gozatzen jarraitzeko. Aukera baduzue, ez galdu bisitatzeko aukerarik, eta kontatuko diguzue…

Share.

1 comentario

Leave A Reply